XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MetonimiaHemen ere aurrekoan bezala gauza bat beste baten izenez adierazten da.
Honetan kausa eta ondorioen arteko erlazioa izaten da ordezkatzeko bidea.
Adib.: Gizon hura izan zen nere galbidea.
Picaso bat erosi nuen.
ParadojaAurkako ideiak biltzen dituen irudia, kontrajartze zentzugabea itxuraz bakarrik ematen delarik.
Adib.: Etengabeko heriotzean bizi naiz, hil nahian ezin naizelako bizi.
Figurarik ezagunenak eta adibide batzuk ikusi eta analizatu ondoren jarrai dezagun orain MIRANDEREN olerkiaren azterketarekin: .
- Benetan ilargia erori ote zen?.
- Zer esan nahi du autoreak?.
Zer erabili du hori adierazteko?.
- Zein figura agertzen da hemen?.
- Zein da adierazlea eta zein adierazia?.
- Asma ezazu zuk beste bat adierazi berdinarekin.
- Zein adjetibo ezarri dizkio ilargiari?.
- Froga ezazu horien ordez beste bat jarriz.
Zer galtzen du poesiak?.
- Neurri libreko poesia dela garbi dago.
Olerkiak, hala ere, barne erritmo bat gordetzen du.
Nola lortu du hori poetak?.
- Zeintzu dira nolabaiteko neurri honen euskarri?.
- Hitzen soinuek betekizunik ba al dute testuaren antolaketan?.
- Zeintzu dira errepikatzen diren soinuak?.
- Zertara datoz?.
Zer lortzen da?: a) Edertasuna lortzea.
b) Barne erritmo bat ematea.
c) Efektu inpresionista baten atzetik....
d) Esanahia indartzea.
e)....
- Ze irudi agertzen dira lerro honetan?.
- Nolakoak dira olerki honetan agertzen diren igelak: astunak, arinak, bizkorrak, jostariak, motelak, errespetutsuak?.
- Hori aditzera emateko zein hitz edo soinuz baliatzen da poeta?.